XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guzti horreengandik bereziki txakurra aitatu behar dogu laguntza abere bezela, bera dalako arlo horretan gizakiari gehien eskaintzen deutsana aurreko multzo horretan.

Txakurra izan daiteke:
- Ehizarako,
- artzaintzarako,
- etxezaintzarako,
- garraiorako (leku edurtsuetan lerak eroaten dabez),
- erreskaterako (gogoratu San Bernardo txakurrak)....

Beharbada atal honetan gogoratu beharko geunkez, nahiz eta ez izan guztiz hezitako abereak, zirkoetan eta zoologikoetan gizakien kontura eta hesipean bizi diran abereak ere.

GAIAREN GEHIGARRIA
Urteerea.

Aurreko Jakin minez atalean ikusitako edo aitatutako abere guzti horreek guztiak ezagutzea, ahalik eta ondoen ezagutzea, izango litzateke egokiena, baina jakin badakigu hori ezinezko lana dala.

Halan ere urteera bat egin daikezue, horreetako hainbat abere edo azienda ezagutzeko.

Honeetako lekuren bat bisitatzeko aukerarik badozue ez izan zalantzarik eta prestatu urteerea.

Honeek dira gure proposamenak:
baserri bat bisitatu;
korta moderno bat bisitatu;
oilo-granja batetara joan;
galeper-granja bat zelangoa dan ikusi;
untxitegi bat bisitatu;
txarri-granja bat ikusi;
amuarrainak hazteko piszifaktoria bat bisitatu;
aquarium bat ikusi
.

Beti bezela, urteerea egin baino lehen ondo antolatu behar da eta itaunketa egoki bat prestatu.

Hona hemen itaun horreek zeintzuk izan daitekezan:
- Zein abere mota hazten dabe?.